GURE SAGARDOAK
Kalitate eta ospe handiko sagardoak
Gure helburua sagardo bodega orekatua lortzea da, bertako eta kalitatezko sagarraren alde lana eginez. Etxeko sagastietako sagarraz gain, inguruko baserrietako eta Gipuzkoako beste hainbat txoko zaindutako sagarrarekin ekoizten dugu Euskal Sagardoa. Gure profesionalek kontu handiz aukeratzen dituzte sagar hauek. Sagarra bildu eta zorrozki hautatu ondoren, sagardoa egiteko prozesuarekin hasten gara.
Elaborazioa prozesu zorrotza da, tenperatura-kontrolekin eta etengabeko jarraipenarekin.
Ondoren, upeletan muztioa hartzitu eta kontrol analitiko batzuk igaro ondoren, sagardoa botilaratu egiten da. Ez gara oharkabean pasatzen. Gure sagardoak hainbat sari bildu ditu, egunez egun gogo eta ilusio handiagoz lan eginarazten digutenak.
Gaztañaga J.D. Euskal Sagardoa
Kolore berde-horixka duen sagardoa, fruta freskoaren aroma eta zitriko ukitua dituena. Ahoan apar fina eta orekatua, edaten jarraitzera gonbidatzen duten horietakoa. Andoain eta inguruko sagastietako sagarrarekin egina. Barietate nagusiak: Txalaka, Urtebi Txiki, Urtebi Haundi eta Goikoetxea.
Gaztañaga J.D. Euskal Sagardoa Premium
Sagardo horixka, fruta freskoaren usainarekin eta ukitu zitriko batekin. Apar mehekoa ahoan eta orekatua. Andoain eta inguruko sagastietako sagarrarekin egina eta dastatze-panelean Premium puntuazioarekin.
Gaztañaga Gorenak
Sagardo berde-horixka, fruta zitrikoaren usainarekin. Ahoan fina eta orekatua. Hainbat jatorritako sagarrekin egiten den sagardo atsegin eta orekatu bat.