ESPERIENTZIAK
Dastatze gidatua eta bazkaria
Helduak: 48€
Umeak (14-17): 42€
Umeak (4-13): 22€
Gaztañaga sagardotegia Andoainen dago, herritik eta errepide nagusietatik gertu, eta, aldi berean, inguru natural eta dotore batean, Andoaingo panoramika berezi batean. Joxe Angel Gaztañaga eta Mari Angeles Garmendia dira negozioa aurrera ateratzeko egunero Axier Gaztañaga semearekin gogor lan egiten dutenak.
Dastatze gidatuan zehar sagardo bikain ezberdinak dastatuko ditugu botilatik zein txotxetik, etxeko toki eder eta ezkutuetatik ibiliko gara. Bisita biribiltzeko, Mari Angelesen eskutik aperitibo goxoa eta sagardotegiko menua jango ditugu: txorizo pintxoa, bakailao tortilla, bakailao frijitua, txuleta eta Idiazabal gazta, irasagar, intxaurrak eta teilak zigarrotxoekin.
Barne:
– Dastatze gidatua etxeko mokaduarekin.
– Sagardotegi menu tradizionala.
Iraupena:
30 minutu + otordua.
Ordutegia:
Urte guztian zehar astearte, ostegun eta larunbatetan 13:30etan.
Hizkuntzak:
Gazteleraz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez.
Elkargunea:
Gaztañaga Sagardotegia, Buruntza Auzoa, 0, 20140, Andoain, Gipuzkoa.
ESPERIENTZIAK
Bixita gidatua eta bazkaria
Helduak: 54€
Umeak (14-17): 44€
Umeak (4-13): 22€
Gaztañaga sagardotegia Andoainen dago, errepide bidezko sarbide errazarekin eta, aldi berean, udalerriko ikuspegi panoramikoa eskaintzen duen ingurune natural, dotore eta atsegin batean. Bisita gidatu honetan Jose Angel Gaztañaga eta Mari Angeles Garmendiaren eta hauen semearen, Axierren, lana ezagutuko dugu gertutik bisita gidatu baten bidez. Bisita sagardotegiaren parean hasiko dugu, ondoren, sagastira eta elaborazio gunera gerturatuko gara, eta azkenik, upeltegietan zehar galduko gara sagardoaren sekretu guztiak ezagutzeko. Guzti hau, etxeko hainbat produktu ezberdin dastatzen ditugun bitartean egingo dugu, botilan zein txotxean. Jantoki nagusian amaituko dugu bisita pintxo on batekin eta sagardotegiko menu tradizionalarekin batera: txorizo-pintxoa, bakailao-tortilla, bakailao frijitua piperrekin eta txuleta; postre moduan: gazta, irasagarra, intxaurrak eta Tolosako teilak eta zigarrotxoak.
Barne:
– Bisita gidatua sagardotegian zehar.
– Dastatze gidatua etxeko mokaduarekin.
– Sagardotegi menu tradizionala.
Iraupena:
1 ordu + otordua.
Ordutegia:
Urte guztian zehar astearte, ostegun eta larunbatetan 12:30tan.
Hizkuntzak:
Gazteleraz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez.
Elkargunea:
Gaztañaga Sagardotegia, Buruntza Auzoa, 0, 20140, Andoain, Gipuzkoa.
ESPERIENTZIAK
Bisita garraioarekin eta bazkaria
Helduak: 75€
Umeak (14-17): 51€
Umeak (4-13): 38€
Gaztañaga sagardotegia Andoainen dago, errepide bidezko sarbide errazarekin eta, aldi berean, udalerriko ikuspegi panoramikoa eskaintzen duen ingurune natural, dotore eta atsegin batean. Bisita gidatu honetan Jose Angel Gaztañaga eta Mari Angeles Garmendiaren eta hauen semearen, Axierren, lana ezagutuko dugu gertutik bisita gidatu baten bidez. Bisita Donostiako topagunean hasiko da, eta elkarrekin joango gara sagardotegira. Sagardotegiaren parean hasiko dugu ibilbidea, ondoren, sagastira eta elaborazio gunera gerturatuko gara, eta azkenik, upeltegietan zehar galduko gara sagardoaren sekretu guztiak ezagutzeko. Guzti hau, etxeko hainbat produktu ezberdin dastatzen ditugun bitartean egingo dugu, botilan zein txotxean. Jantoki nagusian amaituko dugu bisita pintxo on batekin eta sagardotegiko menu tradizionalarekin batera: txorizo-pintxoa, bakailao-tortilla, bakailao frijitua piperrekin eta txuleta; postre moduan: gazta, irasagarra, intxaurrak eta Tolosako teilak eta zigarrotxoak. Bazkal ostean Donostiara bueltatuko gara elkarrekin.
Barne:
– Garraioa joan eta etorria.
– Bisita gidatua sagardotegian zehar.
– Dastatze gidatua etxeko mokaduarekin.
– Sagardotegi menu tradizionala.
Iraupena:
4 ordu.
Ordutegia:
Urte guztian zehar astearte, ostegun eta larunbatetan 12:00tan.
Hizkuntzak:
Gazteleraz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez.
Elkargunea:
Bengoetxea kalea 2, Donostia.